ZER DA ITUROLA?

Iturola Eraldaketa Soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da, Inteligentzia Kolektiborako Laborategia. Pertsonen arteko elkar-lana ardatz, eta komunitatearen ongizatea helburu, proiektu sozioekonomikoak garatu, egonkortu eta hedatzeko baliabideak eskaintzen ditugu, Beterri-Buruntza eskualdeko ekintzaile eta eragileen artean sareak ehunduz, eta ideia, zerbitzu eta ezagutzen elkar-trukea sustatuz.

ZER DA BERRIKUNTZA SOZIALA?

Berrkuntza Soziala, egitasmo ezberdinek ingurua eraldatu eta onura soziala sortzeko duten gaitasuna bezala ulertzen dugu. Horrela bada, ITUROLAn, jendartearen beharrei erantzunak eskaini, pertsonekiko eta inguruarekiko konpromezuan sakondu eta modu kolektiboan kudeatu eta garatzen diren proiektuak sustatu nahi ditugu. Horretarako, elkar-lanean oinarritzen diren jarduera ekonomiko parekide, parte-hartzaileak bultzatzen ditugu.

  • Iturola Elkarlan Sorguneari esker, enpresa ideia berriak sortzeaz gain, ekonomia eredu eraldaldatzaileekin egiten dugu bat bertan, erakunde publikoen babesa gertu sentituz.

    Ainhoa
    Ainhoa TaPuntu
  • Iturolari esker eskura ditugu proiektua garatzeko beharrezko baliabide eta azpiegiturak. Bestetik, eskualdeko biztanle izanik, lana eta familia bateragarri egiten laguntzen du.

    Fermin
    Fermin Ingutek
  • Iturolan nire lekua aurkitu izana gauza ederra izan da niretzat; batik bat, nire lana burutzeko behar ditudan azpiegiturak erabiltzeko aukera dudalako ingurune atsegin batean, inguruko pertsonekin elkarlanean.

    Gurutz
    Gurutz Ingutek
  • KoopFabrika-n parte hartu arte ez nuen aurkitu momentua eta lekua nire proiektua gauzatzeko. Harekin batera, Iturolak eman dit behar nuena: leku bat, lan taldea, talde dinamikak, ...

    Patxi
    Patxi EH!TRIP
  • Energia positiboa eta proiektuak aurrera ateratzeko indarra, osmosi bidez kutsatzen da Iturolan, bertan egote hutsarekin ideia eta energiek bor borka egiten dutelarik edonorengan.

    Beñat
    Beñat Bira Produkzioak
  • Iturola munduan egoteko modua da niretzat. Ez da soilik egitasmo berriak abian jartzeko espazio eta azpiegitura aukera. Ametsak errealitate bilakatzeko ekosistema da. Jabetzeko bidea.

    Aran
    Aran Harago

Start typing and press Enter to search